Bazaude: Hasiera Legezko Abisua

Lege-oharra

Atarira sartu eta bertako edukia erabiltzen duen erabiltzaileak, une bakoitzeanindarrean dagoen legeriaren eta fede onaren, moralaren eta ohitura onen arauen arabera egingo du hori. Erabiltzaileak ezin izango du erabili webgune hau legez kanpokoa den edo erabilera-baldintza hauek debekatutako xede edo asmoetarako; izan ere, debekatuta dago erakunde parte-hartzaileen edo hirugarrenen kalterako jarduera oro.

Bereziki, erabiltzailea ezin izango da sartu Atarira eskainitako zerbitzuak eta/edo informazioa kaltetu, narriatu, indargabetu edo gainkargatzeko; ezin izango die eragozpenak eragin hirugarrenei, aipatutako zerbitzuak eta/edo informazioa erabiltzen dituztenean; ezin izango da saiatu ez sartu Atariko edo Atarira konektatutako sareetako gune, zerbitzu edo sistema informatikoetara, baimenik gabe, baimen hori nahitaezkoa denean sartzeko, ez bidegabe sartuz (hacking) ez baimenduta ez dagoen beste moduren batean.