Laguntza Autolikidazioari

Ondoren, autolikidazioko dokumentua ondo betetzeko erabili behar diren adierazpen batzuk ageri dira.

Subjektu Pasiboa


Leku honetan, autolikidazioaren titulartzat ageri den pertsonaren zerga-informazioa bete behar da. Ordainketa egin behar duen pertsonarekin bat etorriko da.

Ordezkaria


Beharrezkoa bada, subjektu pasiboaren ordezkariari buruzko informazioa beteko da. Esate baterako, tramitea egiten duen pertsona eta zergapetua berberak ez direnean.

Autolikidazioa


Zerga Helburua izena duen lekuan, betebeharraren eta, beraz, autolikidazioa aurkeztearen eragilea adierazi beharko duzu. Horrela, adibidez, hauxe adierazi ahal duzu:
  • Irekitzeko Lizentzia, Zaborra Biltzeko Tasa, Ibilgailuak Sartzeko Tasa eta abar izanez gero, zerbitzuaren edo lizentzia kokatzearen helbidea.
  • Autotaxiaren Lizentzia bada, ibilgailuaren matrikula.
  • Udal Haurtzaindegiaren tasa bada, ikaslearen izena.
Deskribapena dioen lekuan, zure ustez autolikidazioa eragin duen gertakaria ondo lekutzeko behar den informazioa adierazi ahal izango duzu. Mesedez, idatzi edukia letra larriz eta argi ulertzeko moduan.

Ordaindu Beharreko Kuota dioen lekuan, autolikidazioaren zenbatekoa adierazi beharko duzu.

Sorrarazteko data zerga-egitatea gertatzen den eta, beraz, zorra ordaindu behar den data da

Data eta Sinadura


Ez ahaztu tramitea egiteko data adieraztea eta dokumentua sinatzea

Bankuko dokumentazioa


Aldian behin kobratzeko zerga bada, aitorleak etorkizuneko kobrantzaren banku-helbideratzea egin ahal izango du. Horretarako, etorkizuneko ziurtagirien karguak egiteko bezeroaren kontu-zenbakia adierazi ahal izango du.

Ez ahaztu zure banku-sukurtsalean konbrantzarako baiema ematea, baita kontuan kargatzeko baimena sinatzea ere.

Araudi Aplikagarria


  • Udaleko Zerga Ordenantza, autolikidatzen ari den zerga edo tasa arautu duena.
  • Toki Ogasunak Arautzeari buruzko Legeko Testu bategina, 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsita
  • Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra.