Trakzio Mekanikoko Ibilgailuei buruzko Zergako Altaren Autolikidaziorako jarraibideak

Tramitearen deskribapena


Tramite honetatik zergaren lehenengo ordainketaren dokumentua lortu ahal izango duzu, ibilgailuaren matrikulazioa egiteko eta horri alta emateko, Udaleko eta Trafikoko Probintzia Burutzako datu-baseetan.

Nork egin behar du tramitea?


Tramite hau ibilgailuaren titularra den subjektu pasiboak edo horren ordezkariak egin ahal izango dute.

Nola egin daiteke tramitea?


Bi modu desberdinetan egin dezakezu:

  • Udaletxeko bulegoetara joanda
  • Interneten bidez.

Interneten bidezko autolikidazioa


Interneten bidezko tramitazioa egiteko, honako lan hauek egin behar dira:

  1. Bete aurreko leihoan Tramitea sakatzean ikusten den pantailan ageri den inprimakia
  2. Egin sarturiko datuen berrespena
  3. Pantailan ageri den autolikidazioko dokumentua inprimatu.
  4. Agiri honekin, egin ordainketa dokumentu honen eranskinean zerrendaturiko bankuetan.

Epeak


Ibilgailuaren altaren eraginezko autolikidazioa ibilgailu berria lortzean egin beharko duzu, 30 laneguneko epean, lortzen duzunetik zenbatzen hasita eta matrikulazioa egin baino lehen.

Beharrezko dokumentazioa


Prozedura amaitzeko, Probintziako Trafiko Burutzan eskatu beharko duzu matrikula; bertan, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu:

  • Ibilgailuaren Ikuskapen teknikoaren txartela
  • Ibilgailuaren titularraren IFZ edo IFK
  • Altaren eraginezko autolikidazioaren ordainketa egiaztatzen duen dokumentua.

Autolikidazioa betetzeko jarraibideak


Eskuratzailearen datuak

Zirkulazio-baimenean ibilgailuaren titulartzat hartuko duzun pertsona fisikoaren edo juridikoaren izen osoa eta helbidea adierazi behar dira


Ordezkariaren datuak

Beharrezkoa bada, izen osoa beteko da, baita aurrekoaren ordezkaritzat diharduen pertsonaren helbidea ere.


Ibilgailuaren datuak

Zainpean utzi ibilgailuaren ezaugarri teknikoen Ziurtagirian ageri diren datuak


Bankuko Helbideratzea

Ibilgailua ondorengo fakturazioetarako helbideratu nahi baduzu, bankuko informazioa bete behar duzu, eta, gainera, ibilgailuaren titularrak kontu horrekin duen lotura ere adierazi beharko duzu.


Ez ahaztu zure bankuko kontuan kargurako baimena egitea.


Kuotak


Ibilgailu mota desberdinetarako tarifak, euren zerga-potentziaren arabera, honako hauek dira:


Ibilgailu mota eta potentzia Urteko Kuota:
AUTOBUS - 21 PLAZA BAINO GUTXIAGOKOAK (0.1 - 20) 168.00
AUTOBUS - 21ETIK 50 PLAZATARA BITARTEKOAK (21 - 50) 240.00
AUTOBUS - 50 PLAZATIK GORAKOAK: (51 - 999999) 308.00
CAMION - 1.000 KG BAINO GUTXIAGOKO KARGA BALIAGARRIKOAK (0.1 - 999) 86.00
CAMION - 1.000TIK 2.999 KG BITARTEKO KARGA BALIGARRIKOAK (1000 - 2999) 168.00
CAMION - 2.999TIK GORAKO 9.999KG BITARTEKO KARGA BALIAGARRI (2999.01 - 9999) 240.00
CAMION - 9.999 KG-TIK GORAKO KARGA BALIGARRIKOAK (9999.01 - 9999999) 308.00
CICLOMOTOR - ZIKLOMOTOREAK (0.01 - 49) 10.00
MOTOCICLETA - 125 CC-RAINOKO MOTOZIKLETAK (49.01 - 125) 10.00
MOTOCICLETA - 125ETIK 250 CC.-RA BITARTEKO MOTOZIKLETAK (125.01 - 250) 16.00
MOTOCICLETA - 250ETIK 500 CC-RA BITARTEKO MOTOZIKLETAK (250.01 - 500) 34.00
MOTOCICLETA - 500ETIK 1000 CC-RA BITARTEKO MOTOZIKLETAK (500.01 - 1000) 65.00
MOTOCICLETA - 1.000 CC-TIK GORAKO MOTOZIKLETAK (1000.01 - 9999999) 133.00
REMOLQUE - 750 KG-RAINOKO KARGA BALIAGARRIKOAK (0.01 - 750) 0.00
REMOLQUE - 999 KG-RAINOKO KARGA BALIAGARRIKOAK (750 - 999) 39.00
REMOLQUE - 1.000TIK 2.999 KG BITARTEKO KARGA BALIAGARRIKOAK (1000 - 2999) 57.00
REMOLQUE - 2.999 KG-TIK GORAKO KARGA BALIAGARRIKOAK (2999.01 - 9999999) 172.00
TRACTOR - 16 ZALDI FISKALETIK BEHERAKOAK (0.01 - 15.99) 38.00
TRACTOR - 16TIK 24,99 ZALDI FISKALETARA BITARTEKOAK (16 - 24.99) 56.00
TRACTOR - 25 ZALDI FISKALETIK GORAKOAK (25 - 9999999) 168.00
TURISMO - 8 ZALDI FISKAL BAINO GUTXIAGOKOAK (0.01 - 7.99) 30.00
TURISMO - 8TIK 11,99 ZALDI FISKALETARA BITARTEKOAK (8 - 11.99) 73.00
TURISMO - 12TIK 13,99 ZALDI FISKALETARA BITARTEKOAK (12 - 13.99) 147.00
TURISMO - 14TIK 15,99 ZALDI FISKALETARA BITARTEKOAK (14 - 15.99) 150.00
TURISMO - 16TIK 19,99 ZALDI FISKALETARA BITARTEKOAK (16 - 19.99) 192.00
TURISMO - 20 ZALDI FISKALETIK GORAKOAK (20 - 9999999) 256.00

Araudi Aplikagarria


  • Udaleko Zerga Ordenantza, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautu duena.
  • Toki Ogasunak Arautzeari buruzko Legeko Testu bategina, 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsita
  • Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra.